XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jabekuntzaren urratsak hemen xeheki azaldu arren, ez zaigu laguntza tekniko horren moduak bidenabar ematen ahantziko.

Horietxek dira, nik uste, haurren heziketan eta jabekuntzan guk ekarri dugun funtsezkoena.

Bihur gaitezen harira orain.

Oso aixa idazten dudala erreparatu du Balik, gauzarik oldezkoena egiten ari bait nintzen.

Irakurketari buruz bezala, ordea, ez du honek ezertxo ere harrituko.

Irakurtzea erraza denez gero, segur da idaztea ez dela zailago (10 ir.).

Begira zazu 10-gn. irudia.

Bali-ren saiakuntzaren urrats gaudelarik, hauxe duzu bereziena eta ohargarriena: marrazki-banako mordo bat, beti berbera, sistemakiro berretuta eta errepikatuta agertzen dela; eta molde bereko lerrokada luzetan pilatuta.

1.- Neskatilak eskolara bidean: hamaiketako bana daramate zorroan.
2.- Horra hor bide ertzeko arbolak.
3.- Haurrak ez du orain eskolara sartu nahi: zorroa galdu zaio
.

Hori guztia Balik hitzez a-posteriori-ko azalpen horietako baten bidez adierazi ez-ezik, arkatzaz azkar zirriborrotuz ere idatzi egin digu.

Arkatzaren erabilkeran badago keinuaren eskola apur bat, baina izkribuan ez da oraindik letra-liferentziarik batere ikusten.